XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aditza
deuste
deutsie
deuskue
deutsue
deutsuee
deutsiee
deustez
deutsiez
deuskuez
deutsuez
deutsueez
deutsieez
1 Antzeztu gelan Jaione eta Begoñaren arteko alkarrizketa hau:
JAIONE. Gaur gurasoak barri on bat emon deuste.
BEGOÑA. Bai?
Zer esan deutsue ba?
JAIONE. Oporrak amamaren etxean igaro gura dodazan itaundu deuste.
BEGOÑA. Niri ez deustez inoiz holango barriak emoten!
2 Egin esaldiak hitzak ordenatuz:
Astakilo Mikeli apurtu betaurrekoak deutsiez horreek.
Astakilo horreek Mikeli betaurrekoak apurtu deutsiez.
Gertatua deutsiee Jokini eta Garikoitzi azaldu irakasleak.
Irakasleak gertatua Jokini eta Garikoitzi azaldu deutsiee.
Lagunak gure aldizkariak deuskuez erosi.
Gure lagunak aldizkariak erosi deuskuez.
Guztia istorio deutsuee sinistu lagunak.
Istorio guztia sinistu deutsuee lagunak.
3 Idatzi koadernoan goiko esaldiak ezezka.
Astakilo horreek ez deutsiez apurtu betaurrekoak Mikeli.
Irakasleak ez deutsiee gertatua Jokini ete Garikoitzi azaldu.
Gure lagunak ez deuskue aldizkaririk erosi.
Lagunak ez deutsuee ezer sinistu.
4 Egin esaldiak aditz honeek erabiliz:
deutsuee
deutsueez
deutsie
deutsiez
eusten
eutsien
euskuen
eutsuen
eutsueen
eutsieen
eustezan
eutsiezan
euskuezan
eutsuezan
eutsueezan
eutsieezan
5 Bete hutsuneak iraganaldiko aditzak erabiliz:
Atzo zure etxean ez eusten atea zabaldu.
Atzo kontu xelebreak kontatu euskuezan guri zure hiru anaiak.
Iker eta Pellok ederto jo eutsieen adarra 5. mailakoei.
Eneritzek medikuari orri batzuk emon eutsazan.
6 Osotu testua hutsuneetan honango aditz honeek tartekatuz:
eutsien
eutsiezan
euskuen
euskuezan
eusten
eustezan
eutsieen
eutsieezan
Atzokoan Alaitz eta Itsaso aitita-amamei bisitaldi bat egitera joan jakezan.
Amamari larrosa bat emon eutsien, eta ha amamaren poza larrosa eskuartean hartu ebanean!
Geu ere hara joan ginan arratsaldean Alaitz eta Itsasoren bila baina sartzeko esan euskuen.
Han gozokiak eskeini euskuezan eta bai gustura asko jan ere guk.
Etxera joan behar genduala esan geuntsenean niri ipuin bat emon eusten; madari bi ere emon eustezan, bai.
Kepa eta Amaiari ere ipuin bat emon eutsieen, eta intxaurrak eta urrak ere erregalatu eutsieezan.
Itsasori, amari emoteko azalora bi sartu eutsiezan boltsan.